Urteko kirolari onenen sari-banaketa egin zuen atzo Azkoitiko Udalak, eta igeriketaren alorrean Joanes Txurruka gure taldekideak jaso zuen saria.
Ekitaldian, bestalde, Udalak aipamen berezia egin zion Zubiaurre Igeri Elkarteari, azken 25 urteotan egindako lanagatik. Xabier Odriozola batzordekideak jaso zuen oroigarria, taldearen izenean.
Argazkia: Maxixatzen.eus
Urtero saritzen ditu Udalak herriko kirolariak. Aurten, 17 kirolarik jaso dute saria, eta Jorge Alkorta trialetari eman diote urteko kirolari onenaren oroigarria.
Ekitaldiari buruzko informazioa eta argazkia, Maxixatzen.eus atarian.