Home > albisteak > Larunbatean benjaminen jardunaldia ospatuko da Bergaran

Larunbatean benjaminen jardunaldia ospatuko da Bergaran

///
Comments are Off

Larunbat arratsaldean benjaminen jardunaldia ospatuko da Bergaran.

Benjamin testa eta KZL ligako 5.jardunaldia izango da, denboraldiko azken hitzordua maila honetako ligari dagokionez. Bergarako igerilekuan 2013-2015 urte bitarteko Zubiaurreko igerilariekin batera lehiatuko dira zonaldeko beste herrietako igerilariak, Azpeitia, Eibar, Elgoibar, Legazpi, Onati eta Bergarakoak, hain zuzen.

Txikienek 100m estiloak proba egingo dute eta zaharrenek, 200m estiloak eta 50m tximeleta. Bakarkako horiez gain, erreleboak ere jokatuko dituzte, 6x25m estiloak eta 4x50m bular probak, hurrenez hurren.

Arratsaldeko 4tan, ekingo zaio jardunaldiari eta, beraz, ordubete lehenago, 3tan, izango da beroketa saioa.

SERIEAK BERGARA

 

Gure bidelagunak