Home > albisteak > Larunbatean bi hitzordu: benjaminak Bergaran eta alebinak Legazpin

Larunbatean bi hitzordu: benjaminak Bergaran eta alebinak Legazpin

///
Comments are Off

Larunbatean bi igeriketa saiotan hartuko dute parte Zubiaurreko igerilariek.

Oraingo honetan, benjaminak izango dira denboraldiari hasiera emango diotenak. Hain zuzen ere, Benjamin test eta KZL.ko lehen jardunaldia ospatuko da Bergarako igerilekuan eta bertan arituko dira Zubiaurre I.K.ko 2011n jaiotako mutilak eta 2012, 2013 eta 2014an jaiotako neska-mutilak. Txikienentzat ligako jardunaldian parte hartzen duten lehen aldia izango da. Bergarako saioa 16:00tan hasiko da eta igerilariek 15:00tan egon beharko dute bertan, beroketa saioa egiteko.

Larunbateko beste hitzordua, berriz, Legazpin izango da. Bertan, Alebin Ligako 2.jardunaldia jokatuko da. Zubiaurreko 2011. urteko neskek eta 2009 eta 2010. urtean jaiotako mutilek hartuko dute parte. Jardunaldia arratsaldeko 16:30tan hasiko da, eta beroketa ordubete lehenago, 15.30tan.

Zorte on eta animo, guztioi!

SERIEAK BERGARA

SERIEAK LEGAZPI