Home > albisteak > Lehia eta festa uztartuta, igerian gozatu dute 130 neska-mutilek

Lehia eta festa uztartuta, igerian gozatu dute 130 neska-mutilek

///
Comments are Off
Lehia eta festa uztartuta, igerian gozatu dute 130 neska-mutilek

Giro ezinobean joan da aurtengo San Andres Saria. Azkoitiko eta Azpeitiko ia 130 igerilari gaztek hartu dute parte, lehia eta festa uztartuta.

25 metroko eta 50 metroko igeri-frogak egin behar izan dituzte 8 eta 10 urte bitarteko igerilariek, eta guztiek jaso dute saria; proba bakoitzean aurreneko hiru postutan sailkatu direnei kopa bana banatu zaie, eta gainerako denei lepokoak. Lehiari ekin aurretik, ur-jolasetan gozatu dute neska-mutilek, eta lehiaketako probak amaituta, errelebotako saioak egin dituzte, bi herriotako haurrak taldeetan nahastuta.

Modu batera edo bestera, Zubiaurre Igeri Elkarteko kide guztiek hartu dute parte gaurko festan; antolaketa-lanetan, sariak banatzen eta igerian.

Taldekako argazkiak ateratzeko ere aprobetxatu dugu hitzordua. Lotura honetan jarri dugu ikusgai arratsaldean ateratako ARGAZKIEN BILDUMA OSOA.

Eta aurtengo sariketak urdin kolorea hartu du, inoiz baino gehiago. Marea Urdinarekin bat egin du Zubiaurre Igeri Elkarteak, eta babes osoa azaldu dio ekimenari.

Zubiaurre Igeri Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie gaurko sariketa posible egin duten guztiei, besteak beste, Udalari eta herriko babesleei. Izarraitz Igeri Elkarteari ere, gure esker ona adierazi nahi diogu, igeri-festa hau gurekin partekatu dutelako.

SONY DSC

SONY DSC

(ARGAZKI BILDUMA OSOA, HEMEN)