Joan den larunbatean, azaroak 18, eta Azpeitiko igerilekuan, Neguko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia ospatu zen. Igeri frogak goizean zehar izan ziren, mota guztietako frogak, erreleboak barne.
Gure igerilariak oso ondo aritu ziren, dagoeneko udarako lasaitasunak atzera utzi, eta denbora politak eginez.
Azpimarragarria da igeri frogaren barruan, Markel Alberdi Sarobe igerilari eibartar ezagunaren parte-hartzea, Izarraitz Igeri Elkarteak omenaldia egin zion, eta Alberdik bere maila paregabea erakusteko aukera izan zuen.
Aipatzekoa, halaber, Pello gure entrenatzaileetako batek ere parte hartu zuela igeri frogetan, denbora bikaina eginda!
Argazki gehiago, atal honetan: Argazkiak
Zorionak parte hartu zenuten guztioi eta eutsi maila horri !!