Home > albisteak > Nora Mateos eta Urko Sudupe Espainiako udako junior mailako txapelketan lehiatuko dira

Nora Mateos eta Urko Sudupe Espainiako udako junior mailako txapelketan lehiatuko dira

///
Comments are Off

Malagan ospatuko da aurten Espainiako Udako junior eta absolutu mailako txapelketa uztailaren 26tik 30era bitartean eta Zubiaurreko bi igerilari izango dira bertan, Nora Mateos eta Urko Sudupe.

Urko Sudupe, tente ezkerretik bigarrena, eta Nora Mateos, makurtuta, ezkerretik lehengoa, Zubiaurreko taldekideekin Euskal Herriko txapelketan (ekaina 2023).

Igeriketa denboraldiari itxiera ederra emateko aukera dute gure igerilariek. Malagan lehiatzea denboraldian zehar egindako lanaren saritzat hartzen dute biek ala biek, eta Noraren iritziz, “hurrengo denboraldian igeriketan jarraitzeko motibazio gehigarria” ere bada.

Urko 50m bizkar proban lehiatuko da eta gogotsu dago lehen aldiz hartuko baitu parte estatu mailako txapelketan. “Oso gustura nago, ez bainuen lortuko nuenik espero, oso zaila ikusten nuen minima lortzea” esan digu Urkok eta “ahalik eta ondoen igeri egin eta gu baino askoz hobeak direnak igerian ikusteko ilusioarekin” doala gehitu du.

Norak badu eskarmentua, infantila zela ere parte hartu baitzuen Espainiako txapelketan. Hala ere, “gogoan dut minima egin nuen momentua” esan digu: “Gipuzkoako taldekako txapelketan izan zen eta ilusio handia egin zidan, egia esan, garai hortan, urtarrilean, ez bainuen espero lortzerik”. 50 eta 100m bular estiloko probak jokatuko ditu eta bere helburua “ditudan denborak mantentzea” izango da.

Denboraldiaren balorazioa egiteko eskatuta, gora beherak gora behera, “orokorrean ongi” joan dela diote biek.

Amaiera ona eman diezaiozuela Malagan, Nora eta Urko. Gozatu esperientziaz eta zorte on!