Home > albisteak > Oñatin ekingo diote alebinek denboraldiari

Oñatin ekingo diote alebinek denboraldiari

///
Comments are Off

Aurreko astean nagusienek hasi zuten eta oraingoan alebinen txanda izango da. Hain juxtu, larunbatean, azaroaren 28an, Oñatin, emango diote hasiera Zubiaurre I.K.ko alebin mailako igerilariek denboraldiari.

Igeriketa saioa arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko da eta ordubete lehenago, 15:00an, irekiko dituzte igerilekuko ateak beroketa saioari ekiteko.

Zubiaurreko alebinek, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako neska-mutilek, lehen jardunaldi honetan 200 estiloak eta 100 libre probak egingo dituzte.

SERIEAK

 

Gure bidelagunak