Home > albisteak > Denboraldiko lehen jardunaldia Azkoitian ospatuko da

Denboraldiko lehen jardunaldia Azkoitian ospatuko da

///
Comments are Off

Igeriketa denboraldiko jardunaldiak astebukaera honetan hasiko dira eta lehen proba zaharrenek izango dute, infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek.

Zubiaurrekoek etxean ekingo diote denboraldiari. Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia Azkoitiko igerilekuan ospatuko da goizeko 10tan hasita. Bertan elkartuko dira, 9etarako beroketa saioari ekiteko zonaldeko herrietako igerilariekin batera, Azpeitia, Legazpi, Bergara, Eibar eta OƱatikoekin, hain zuzen.

Askotariko probak jokatuko dituzte, estilo eta distantzia ezberdinetakoak, eta parte hartuko duten Zubiaurreko 44 igerilariak gogotsu daude hasteko.

Ikusi hemen serieak:

ESKOLARREN SERIEAK

FEDERATUEN SERIEAK

 

Gure bidelagunak