Home > albisteak > Oñatin eta Legazpin izango dira Zubiaurrekoak Larunbatean

Oñatin eta Legazpin izango dira Zubiaurrekoak Larunbatean

///
Comments are Off
Benjamin Testa eta Kzl 2. jardunaldia, Legazpin

Datorren Larunbatean hitzordu bikoitza dute Zubiaurreko igerilariek. Oñatin, txikienen estreinako jardunaldia ospatuko da, KZL eta Benjamin Ligako lehen igeriketa saioa.

Gure igeriketa eskolako bigarren urtekoek (2015ekoek), lehen aldiz hartuko dute parte eta 50m libre proba jokatuko dute, baita erreleboa ere, bizkar estiloan. Hauekin batera erreleboa osatuko dutenak hirugarren urtekoak (2014koak) izango dira, baina aurrez 100m libre proba egingo dute.

2013koak dira denboraldia Oñatin hasiko duten igerilari zaharrenak. 50m bizkar, 100 edo 200m libre eta bizkar estiloko errelebo probak jokatuko dituzte.

Igeriketa saioa arratsaldeko 15:30an hasiko da eta 14:30an elkartuko dira igerilekuan beroketa saioari hasiera emateko.

Beste hitzordua Legazpin izango da, alebinen bigarren jardunaldia. Bertan izango dira 2012-2011 urteetako neska-mutilak eta honako probak jokatuko diruzte: 200m libre, 100m bular eta 4x100m libre esriloko erreleboa.

Legazpiko igeriketa saioa arratsaldeko 16:30tan hasiko da eta ordubete lehenago, 15:30tan, irekiko dituzte igerilekuko ateak beroketa saioari ekiteko.

SERIEAK. BENJAMINAK

SERIEAK. ALEBINAK

 

Gure bidelagunak