Home > albisteak > Sei domina eskuratu dituzte Zubiaurreko igerilariek infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan

Sei domina eskuratu dituzte Zubiaurreko igerilariek infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan

///
Comments are Off

Lan bikaina egin zuten Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek, joan den asteburuan, Galdakaon jokatu zen infantil mailako  Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan. Orotara, sei domina eskuratuta itzuli ziren etxera: Olaia Gaitanek urrezko domina bat (200 bizkar) eta zilarrezko hiru lortu zituen (50 libre, 100 libre eta 100 bizkar), eta Nora Arozenak brontzezko bi (50 libre eta 100 libre).  Azken horrek, gainera, Espainiako Udako Txapelketara sailkatzea lortu zuen 100 libre proban, gutxieneko denbora egin ondoren.

Logroñoko Las Norias kiroldegian izango da, uztailaren 31n, Espainiako Txapelketa, eta Zubiaurreko infantil mailako nesken taldea ere bertan izango da, erreleboetako proban parte hartzeko.