Maiatzaren 23an Oñatin, Txantxiku sarian parte hartuko du Zubiaurre I.K.k urtero legez.
Sari formatuko lehia honetan banakako proba eta adin bakoitzeko azkarrena eta taldekako sailkapena izaten dira sarituak. Zubiaurreko 2017-16-15-14-13 jaiotako neska-mutilek egingo dute igeri.
Proba arratsaldeko 15:30ean hasiko da, eta ordubete lehenago, 14:30ean, ekingo zaio beroketari.
Antolatzaileek hainbat argibide zabaldu dituzte txapelketa ikustera bertaratuko direnei zuzenduta.

Gure bidelagunak
