Home > albisteak > ZATOZ IGERIRA izen-ematea zabalik Zubiaurren

ZATOZ IGERIRA izen-ematea zabalik Zubiaurren

Zure haurrak igeri egiten ongi ikastea nahi baduzu, eman izena Zubiaurre Igeri Eskolan!!

Uretan, pistinan edo itsasoan, segurtasunez moldatzeko gai izango da denbora gutxian!

Pixkanaka igeriketa estilo ezberdinak ezagutu eta landuko ditu!

LH2tik aurrerako haurrei zuzenduta dago Zubiaurre Igeriketa Klubeko igeri eskola.

Gure helburua Azkoitiko neska-mutilei igerian ongi egiten irakatsi eta kirol eder honetaz lagunartean gozatzeko aukera ematea da.

Igeriketa eskolan haurrek oso modu naturalean ikasiko dituzte igeriketa modalitate ezberdinen teknikak eta lau estiloetan trebatuko dira.

Lehiarako aukera ere izango dute bigarren urtetik aurrera, baina lagunartean ondo pasatu eta kirolaz gozatzea izango da garrantzitsuena, betiere norberaren gaitasunetan sakonduz eta hauek hobetuz.

Izena emateko nahikoa izango da ondorengo loturan dagoen formularioa betetzea.

Iraila hasieran gurasoei zuzendutako bilera ospatuko da. Bertan Zubiaurre I.K.ren funtzionamendua ezagutu eta behin-betiko izen-ematea egingo da.

Animatu eta ZATOZ IGERIRA!!

EMAN IZENA HEMEN

Erreferentzia modura hemen kontsulta dezakezu maila ezberdinetako taldeen aurtengo ordutegiak (aldaketak egon daitezke ume kopuruen arabera).

Zalantzaren bat argitzea nahiko bazenu, deitu:
641 552 012

 

Gure bidelagunak