Home > albisteak > Zortzi domina lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Zortzi domina lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

///
Comments are Off

Emaitza bikainak lortu zituzten Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek, joan den asteburuan, Galdakaon jokatu zen Euskal Herriko Neguko Infantil mailako Txapelketan. Zortzi igerilari joan ziren, eta guztiek euren denborak hobetzea lortu zuten. 

Lorpen handiena, zalantzarik gabe, Urko Artola, Enaitz Osa, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka igerilariek errelebotan, 4×100 libre frogan, lortutakoa: lehenengo postuan sailkatu ziren, eta bi segundu eskasera dute Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxieneko denbora.

Bakarko lanetan, aipatzekoa, Txurrukak egindako lana bizkar estiloan. Espainiako Lehiaketara joateko txartela eskuratu zuen. 

Horra, lortutako dominak:

  • Zubiaurreko mutilen taldea, 4X100 libre: TXAPELDUN
  • Zubiaurreko mutilen taldea: 4×200 libre, BIGARREN
  • JOANES TXURRUKA:  100 bizkar, TXAPELDUN / 200 bizkar, BIGARREN  / 100 libre, HIRUGARREN 
  • NEREA DOMINGUEZ: 400 libre, HIRUGARREN / 800 libre, HIRUGARREN
  • ENAITZ OSA: 50 libre, HIRUGARREN                                

Galdakaoko Urreta kiroldegian bizitako giro ederra nabarmendu dute igerilari guztiek, eta denboraldiaren bigarren txanpari heltzeko ilusioz itzuli ziren  etxera.         

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK