Home > albisteak > Zubiaurre Igeriketa Kluba, denboraldi berriari ekiteko prest

Zubiaurre Igeriketa Kluba, denboraldi berriari ekiteko prest

///
Comments are Off

Zubiaurre I.K.ko entrenamenduek eta igeriketa eskolak era mailakatuan ekingo diote ikasturte berriari. Hasiera ematen lehenengoak federatuak (DHBtik gorakoak) izan dira, atzo bertan izan baitzuten lehen entrenamendua, asteazkenean, irailaren 6an.

Gainerako taldetako igerilariak, igeri eskolakoak, irailaren 18ko astean hasiko dira, talde bakoitza berari dagokion egun eta ordutegian.

Aurten lehen aldiz igeriketa eskolan hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta, bilera bat egingo da datorren asteartean, irailak 12. Bileraren helburu nagusiak honakoak izango dira: batetik, Zubiaurre I.K.ra ongietorria eman, elkar ezagutu eta klubaren filosofia eta helburuak aurkeztea, eta, bestetik, entrenatzaileen eskutik talde, ordutegi eta lan egiteko moduen inguruan zehaztapenak helaraztea, familiek izan ditzaketen zalantza eta kezkak argitzearekin batera.

Bilera, irailak 12, asteartea, arratsaldeko 17:30an ospatuko da Elkarguneko Herrriko Plaza aretoan. Bertan ikusiko gara!

Irailaren 11n argitaratuko dira taldeetako partaideen zerrendak webgunean eta waxap taldeetan.

Aldaketak egiteko aukera izango da, irailaren 13 eta 14an, 17:30-19:00 bitartean, Elkarguneko sarreran bertan.

Aurreko urtetik dabiltzanek entrenatzaileen eskutik jasoko dute informazio zehatza ohiko komunikazio bideak erabilita. Adi beraz!