Home > albisteak > Zubiaurre txapeldunorde, Gipuzkoako Alebinen Txapelketan 

Zubiaurre txapeldunorde, Gipuzkoako Alebinen Txapelketan 

///
Comments are Off

Taldekako sailkapenean bigarren postuan geratu zen Zubiaurre Igeriketa Kluba, aurreko asteburuan, Ordizian jokatu zen Gipuzkoako Alebinen Txapelketan. Orotara, 11 domina eskuratuta itzuli ziren etxera igerilari azkoitiarrak.

Zubiaurreko 20 neska-mutilek hartu zuten parte lehiaketan: emaitza guztiak kontuan hartuta, mutilen taldea 2. postuan sailkatu zen, eta neskena 4.

Beste behin, urte osoko lana agerian geratu zen. Batzuetzat denboraldi amaierako txapelketa izan zen, eta beste batzuk Euskadiko Lehiaketan dute hurrengo hitzordua. Zorionak, guztioi!