Zubiaurre Igeriketa Klubeko sei igerilarik hartuko dute parte Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan, Ordiziako Majori Kiroldegian, asteazken honetan, abenduak 29. Goizeko 10:00etan hasiko dira probak.
‘Ligue Européene de Natation’ egutegiaren barruko txapelketa da Ordizia Igeriketa taldeak antolatzen duena, eta elite mailako igerilariak lehiatzen dira.
Zubiaurretik joango diren igerilariak ondorengoak dira: Nora Mateos, Nerea Dominguez, Pello Benitez, Julen Ocio, Urko Sudupe eta Enaitz Osa.