Hasi da lanean Zubiaurre Igeri Elkarteko master taldea. 50 herritar inguruk eman dute izena taldean, eta aste honetan ekin diete entrenamenduei. Pello Benitezen gidaritzapean, 21:00etatik 22:00etara bitartean egingo dituzte igeriketa saioak, astean hainbat egunetan.
Irailaren 6an egin zen batzar informatiboa, eta bertan bildutako jendetzak argi erakutsi zuen gogo eta ilusio handia dagoela erronka berri honi ekiteko.