Zubiaurre Igeriketa Klubak San Andres egunez antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Saria azaroaren 30eko ONCEko zenbaki sarituarekin bat datorrena izan ohi da eta aurtengoa 22734 zenbakia izan da.

22734 zenbaki saritua duen boletoa
Kepa San Sebastian da boletoaren jabea eta, beraz, sari ikaragarria jasoko du: 2500 euro Herrixen Azkoitiko Merkatari elkarteko dendetan gastatzeko. Gozatu sariaz, Kepa!
(Argazkian: Kepa San Sebastian, sariduna, eta Imanol Gaitan, Zubiaurre I.K.ko ordezkaria, saritutako boletoa eskuan dutela.)

Gure bidelagunak