Home > albisteak > Euskal Herriko txapelketa ospatuko da asteburuan

Euskal Herriko txapelketa ospatuko da asteburuan

///
Comments are Off

Datorren asteburuan, otsailak 18 eta 19, Euskal Herriko haurren neguko txapelketa ospatuko da. Infantil mailako txapelketa da eta Zubiaurreko hiru igerilarik hartuko dute parte.

Olaia Gaitanek 50m libre eta 100m eta 200m bizkar probak jokatuko ditu, Paule Goenagak 100m libre eta 50m eta 100m bizkar probei egingo die aurre eta EƱaut Alberdi 50m, 100m eta 200m libre probetan lehiatuko da.

Txapelketa Getxon ospatuko da, Faduran, 50m.ko igerilekuan. Goizeko saioak 10:00tan hasiko dira, beroketak 8:30an, eta arratsaldeko saioak, berriz, 17:00tan, beroketa 15:30an hasita.

Serieak eta izen-emateak hemen kontsulta daitezke