Larunbat honetan, maiatzak 27, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak ospatuko dira Ordizian eta egunean zehar kirol disziplina ezberdinetako txapelketak jokatuko dira, tartean igeriketa.
Zubiaurre I.K.ko 19 igerilarik hartuko dute parte igeriketa saioetan Gipuzkoako Selekzioa ordezkatuz. Hain zuzen ere, 2009-2011 urteetako neska-mutilak lehiatuko dira selekzioarekin:
Igerilariak larunbat goizeko 8:30tan elkartuko dira Ordiziako Majori kiroldegiaren aurrean.
Informazio gehiago Euskadiko Igeriketa Federazioaren webgunean, hemen.