Pasa den larunbatean Zumaian ospatu zen Igerilari Osoa, Gipuzkoako txapelketa eskolarrean emaitza onak lortu zituzten Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek.
Banakako probetan podiumik lortu ez arren, marka onak egin zituzten eta batutako puntuazioei esker, taldekako podium guztietara igo ziren Zubiaurreko 2015 urtean jaiotako neska-mutilak.
Errelebo probetan nabaritu zen talde bezala indartsu zirela Zubiaurrekoak. Podium guztietan izan ziren!

4x50m libre.

4x50m libre.

4x50m estiloak.

4x50m estiloak.
Errelebotako postu on horien ondorioz, eta banakako probetan ere batutako puntuei esker, sailkapen orokorrean, neskak bigarren geratu ziren eta mutilak hirugarren. Azkenik, sailakapen bateratuan, hirugarren geratu zen Zubiaurre.

Nesken sailkapen orokorra, bigarrren.

Mutilen sailkapen orokorra, hirugarren.

Sailkapen bateratua, Zubiaurre hirugarren.
Zorionak taldekide guztiei!
Aupa Zubiaurre!!

Gure bidelagunak
