Ikasturte amaiera ate-joka dugu, eta, ohi bezala, ekaineko lehen asteburua igeriketa jardunaldiz beteta dator. Zubiaurre Igeriketa Klubak hiru hitzordu izango ditu: taldeko gazteenek XXXIII. Txantxiku Saria dute Oñatin, eta ifantil-junior-absolutu mailakoek Gipuzkoako Udako XII. Saria jokatuko dute, larunbatean, Andoainen, eta V. Gipuzkoako Open Saria, larunbatean eta igandean, Donostian.
- XXXIII. Txantxiku Saria dute, Oñatin, larunbatean (Ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Zubikoa Kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Ez da ikuslerik egongo harmailetan. SERIEAK.
- Gipuzkoako Udako XII. Saria, Andoainen, larunbatean (Ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Allurralde Kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Zubiaurreko igerilariei 15:00etatik 15:25erako tartea egokitu zaie beroketak egiteko. SERIEAK
- V. Gipuzkoako Open Saria, Donostian, larunbatean eta igandean (Ekainak 4 eta 5): 09:30ean hasiko da goizeko saioa, eta 16:30ean arratsaldekoa Pako Yoldi kiroldegian. Igerilariek 08:30erako egon beharko dute han, beroketei ekiteko. SERIEAK