Home > albisteak > Denboraldiko 2. Kontrol Txapelketa, Azkoitian

Denboraldiko 2. Kontrol Txapelketa, Azkoitian

///
Comments are Off

2020-2021 denboraldiko junior eta infantil mailako 2. Kontrol Txapelketa jokatu zen Azkoitiko igerilekuan, joan den larunbatean. Gipuzkoa osoko zazpi igeriketa taldek hartu zuten parte, tartean, Zubiaurre Igeriketa Klubak.

Covid-19aren pandemia dela eta, prebentzio neurri guztiak hartuta egin zen lehiaketa. Besteak beste, ikuslerik ez zen egon eta partehartzaileentzako igerilekuaren alboko gunea egokitu zen.

Zubiaurreko 14 igerilarik hartu zuten parte. Horra, emaitzak.