Home > albisteak > Euskal Herriko Udako Txapelketak, asteburuan, Ordizian eta Galdakaon

Euskal Herriko Udako Txapelketak, asteburuan, Ordizian eta Galdakaon

Alebinen eta infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko dira ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Ordizian eta Galdakaon. Euskal Herri osoko  igeri-elkarteak batuko dira bi hitzorduotan, eta urtean zehar jokatu diren lehiaketetan gutxieneko denborak egitea lortu duten igerilariek hartuko dute parte. 

 EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA, ORDIZIAN: Alebin mailako igerilariek hartuko dute parte Ordiziko Majori Kiroldegiko igerilekuan. Larunbat goizean 10:00etan hasiko dira frogak, eta arraltsaldean, 17:00etan. Igandean, berriz, goizean 09:30ean hasiko dira, eta arratsaldean, 17:30ean. Zubiaurreko 10 igerilarik  hartuko dute parte:

  • Irati Mateos
  • Nura Garate
  • Amaiur Arellano
  • Naira Artetxe
  • Nerea Dominguez
  • Jakes Gostin
  • Julen Ocio
  • Asier Manterola
  • Urko Sudupe
  • Haritz Alberdi

SERIEAK

EUSKAL HERRIKO INFANTILEN   UDAKO TXAPELKETA, GALDAKAON:  Urreta igerilekuan jokatuko da txapelketa, larunbatean eta igandean. Goizeko frogak 10:15ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 17:00etan. Infantil mailako Zubiaurreko 5 igerilari  joango dira Galdakaora:

  • Maite Portalo
  • Eritz Etxaniz
  • Urko Artola
  • Enaitz Osa
  • Joanes Txurruka

SERIEAK.

ZORTE ON GUZTIOI!!!!