Pasa den asteburuan ospatutako Euskal Herriko Udako igeriketa txapelketan maila ona eman dute Zubiaurreko igerilariek eta domina batzuk ere ekarri dituzte herrira.
Txapelketa luzea eta gogorra izan zen. Ostiralean hasi eta igandera arte iraun zuen eta igerilariak gogor lehiatu ziren Mendizorrotzako 50 metroko igerilekuan, Gasteizen, eta marka politak lortu zituzten.
Nabarmentzekoak hauek:
Infantil mailan:
- Olaia Gaitan 50m libre 2. geratu zen eta 100m libre proban 3.
Junior mailan:
- Nora Mateos 2. geratu zen 50m bular proban, 3. 100m eta 200m bular probetan.
- Elene Sudupek, berriz, 3. postua lortu zuen 400m libre proban.
Denboraldia amaitzeko 2 txapelketa
Espainiako txapelketak geratzen dira jokatzeko denboraldiari amaiera emateko.
Zubiaurreko 3 igerilarik dute aurten estatu mailako kideekin lehiatzeko aukera, minimak lortu baitituzte hainbat probatan.
Uztailak 20-23
Olaia Gaitanek Sabadellen Espainiako infantil mailako txapelketan hartuko du parte.
Uztailak 26-30
Nora Mateos eta Urko Sudupe Malagan izango dira Espainiako junior eta absolutu txapelketan.