Asteburu bete betea izango dugu datorrena ere. Martxoaren 3an eta 4an Tolosako Usabal kiroldegian dute hitzordua Zubiaurre Igeri Elkarteko infantil mailako igerilariek.
Gipuzkoako eta Nafarroako 200 igerilari baino gehiagok hartuko dute parte txapelketa honetan, eta tartean izango dira gure bost taldekide: Maite Portalo, Urko Artola, Eritz Etxaniz, Enaitz Osa eta Joanes Txurruka.
Froga ezberdinetan hartuko dute parte, eta gogotik ari dira entrenatzen azken egunotan.
10:30ean hasiko dira goizeko frogak, eta 16:30ean arratsaldekoak.
Txapelketari buruzko informazioa, hemen.
Zorte on, boskote!