Home > albisteak > Zubiaurreko 9 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan

Zubiaurreko 9 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko 9 kidek lortu dute infantil mailako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketara sailkatzea, jardunaldi ezberdinetan gutxieneko denborak egin ondoren. Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da lehiaketa, bihar eta etzi (uztailak 3 eta 4).

Covid-19a dela eta,  publikorik gabe jokatuko da txapelketa. Goizeko jardunaldiak 10:15ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:00etan. Beti bezala, igerilariek ordubete lehenago bertan egon beharko dute, beroketak egiteko.

Ondorengo igerilariek hartuko dute parte (SERIEAK):

  • Nora Alkorta: 100 tximeleta
  • Jare Goenaga: 100 eta 200 bizkar
  • Nora Uzin: 100 estiloak
  • Nora Mateos: 100 eta 200 bular, eta 100 estiloak
  • Olaia Gaitan: 100 eta 200 bizkar, eta 50 libre
  • Nora Arozena: 200, 100 eta 50 libre, eta 100 estiloak
  • Eneko Larrañaga: 200 libre
  • Jurgen Larrañaga: 400  estiloak
  • Urko Olaizola: 100 eta 200 bizkar

ZORTE ON GUZTIOI!