XXX. San Juan Sarian hartu zuten parte, joan den ostiralean, Zubiaurreko juniorrek, seniorrek eta infantilek. Igerilari guztiak lau estilotan aritu ziren lehian, eta lan txukuna egin zuten.
Aipatzekoa, infantil mailan lortutako emaitza; Joanes Txurruka, Enaitz Osa eta Eritz Etxaniz iritsi ziren finalera, eta gogor saiatu ondoren, hirurek podiumera igotzea lortu zuten.