Home > albisteak > Zubiaurreko igerilariek maila ona erakutsi dute Espainiako txapelketetan

Zubiaurreko igerilariek maila ona erakutsi dute Espainiako txapelketetan

///
Comments are Off

Azken bi hitzorduak estatu mailako txapelketak izan dira eta, aurrez iragarri moduan, Zubiaurre I.K. ko hiru kidek parte hartu dute. Sabadellen aritu zen Olaia Gaitan eta Malagan aritu dira Nora Mateos eta Urko Sudupe.

Infantil mailan lehiatu zen Olaia, 5 proba ezberdinetan, eta egindakoarekin pozik dago. Lorpenei dagokionez, bere bi proba gustukoenetan aritu zen ondoen: 100m libre estiloan bere marka hobetu zuen eta 100m bizkar proban berdindu. Gainontzean, esperentzia gogoangarria bizita, gustura itzuli zen Sabadelletik.

Olaia Gaitan Espainiako udako infantil mailako txapelektan, Sabadellen (2023/07/20-23).

Nora eta Urko, berriz, junior mailan lehiatu ziren Malagan. Norak 50m bular probako sailkapen serietan bere marka hobetu eta bere adineko, 16 urtekoen, finalean sartzea lortu zuen. Arratsaldean jokatu zen finala eta Norak berriro ere bere marka pertsonala hobetu zuen, bikain, beraz. 100m bular proban, berriz, bere markatik gertu ibili zen.

Nora Mateos, Espainiako udako junior eta absolutu txapelketan, Malagan (2023/07/25-30).

Urkok proba batean hartu zuen parte, 50m bizkar. Ongi egin zuen igeri eta bere marka hobetzea lortu zuen.

Urko Sudupe, Espainiako udako junior eta absolutu txapelketan, Malagan (2023/07/25-30).

Zituzten helburuak beteta eta esperientzia ahaztezinaz gozatuta, oso pozik gelditu dira biak Malagan egindakoarekin.

Zorionak hirukote!